Menua
Erreserbak
Erreserbak
Erreserbatzeko baldintzak

Erreserbaren baldintzak

  • Erreserba konfirmatzeko %30eko aurrerapen bat eskatzen da. Falta den beste guztia iristerakoan ordaindu beharko da txartel edota eskudiruz. Check-ina online bidez iritsi baino lehen egiteko aukera dago.
  • Bezeroak preerreserba egiterako momentuan erreserbaren baldintzak eta kanpineko arauak onartzeko konpromezua dauka ordainketaren bidez.
  • Erreserbatutako enplazamendua edota alojamendua ez bada sarrerako egunean edo gehienez hurrengo egunean 12ak baino lehenago automatikoki erreserba bertan behera geldituko da, ez ezik kanpinari idatziz abixatuz gero. Ez egondako egunak ordaindu beharko dira. Ez da dirua bueltatuko beranduago etortzeagatik edo lehenago joateagatik.
  • Denboraldi altuan Aritzaleku Kanpineko instalazio eta zerbitzu guztiak zuen eskura daude, prezioan barne zein suplementoarekin. Denboraldi baxu edo ertainean prezioarekin bat, ordutegiak edo zerbitzuak murriztu daitezke edo itxiak egon.
  • Kanpinak kantzelazio/aldaketa erreserben eskubidea gordetzen du, 24 orduko epean, erreserba onartzen den momentutik.
  • Check-ina egiterako momentuan, erreserbaren titularraren zein lagunen (16 urte baino gehiago) NANak edo pasaporteak beharrezkoak dira. Titularraren erantzunkizuna da, lagun guztien erregistroa egitea.
  • Erreserbak kanpinak soilik lotzen ditu, kanpinak onartzen badu, eta hori egiteko edo ez egiteko librea da, disponibilitatearen arabera eta era berean erreserbari kalte egin diezaiokeen osotasunari. Kanpinak familia izaerako egonaldiak proposatzen ditu, zentzu tradizionalean, eta, beraz, horretarako bereziki diseinatuta dago Kanpina. Kanpinak eskubidea izango du printzipio horren aurkako erreserbak ez onartzeko.
  • Ez dira onartzen adin txikiko taldeak estantzia osoan bere gurasoak edo tutor legalak ez badaude.

 

Fidantza.

Kanpinera iristean, 50 euroko fidantza jarriko da HARRERAN, bungalowak, mobilhomeak, podak eta logela anitzak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalteak estaltzeko. Fidantza hori egonaldiaren amaieran itzuliko da, ostatua iritsitakoaren egoera berean badago.

 

Okupazioa:  

Gehieneko okupazioa alojamendu bakoitzeko: 2-6 pertsona, alojamendu motaren arabera. Segurtasun- eta aseguru-arrazoiengatik, guztiz debekatuta dago erreserbatutako alojamendu-motarako aurreikusitako okupatzaile-kopurua gainditzea. Haur batek pertsona gisa kontatzen du bere osotasunean.

  • Iristen diren unean izena eman duten pertsonak (nahiz eta iristeko egun desberdinak izan) soilik daude baimenduta alojamenduan egoteko, betiere baimendutako gehieneko edukiera gainditu gabe.
  • Iritsi ondoren izena eman duten pertsonak bisitatzat hartuko dira, eta indarrean dagoen tarifa ordainduko dute, alojamenduan edukiera badago ere.

 

Bisitak:  

Kortesia gisa eta segurtasun-arrazoiengatik, bisitek lehenik harreratik igaro behar dute erregistratzeko, eta tarifa hauek ordaindu beharko dituzte:

  • Igerilekuen erabilera barne: 6 € heldu bakoitzeko eta 5€ haur bakoitzeko.

Datuak babesteko, erreserbako kide batek harrerara joan beharko du bisitarien bila.

* Modalitate hau okupazioaren menpe dago.

 

Eskaerak/lehentasunak:

Alojamendu zenbakia harrerak aukeratzen du, disponibilidade eta  barne antolakuntzaren arabera. Horregatik ezin da erreserbatu alojamendu zenbaki, zonalde, bizitoki konkreturik alokatu. Preferentziren bat izanez gero, eskertuko genizueke harrerara idaztera erreserba egiteko momentuan, eta kontuan edukiko da. Ezin dugu eskaerarik ziurtatu ezta konfirmatu, baina kontuan izango ditugu zuen lehentasunak.

 

Soilik sarrera egunean , alojamendua garbi dagoenean, kokalekua non dagoen esango da.

Iristerakoan edo estantzian zehar, kanpinak ez du hitzematen leku edo alojamendu aldaketei. Beti ere disponibilidade eta barne antolakuntzaren arabera eta kostu gehigarri bat eduki dezake.

 

Sarrera eta irteera orduak:  

- Alojamenduak:

  • Sarrerak 15: 00etatik aurrera (Sarrera-egunean bertan egindako erreserbekin ez da bermatzen alojamendua 17: 00ak baino lehen emango denik).
  • Lehenago iritsi nahi baduzue eta zure alojamendua eskuragarri ez badago, gure instalazio guztiak erabili ahal izango dituzue itxaronaldian. Jakinarazten dizugu barne-antolamenduaren arabera egingo direla garbiketak, eta ez bezeroaren etorrera-ordenaren arabera.
  • Irteera 11.00ak baino lehen. Ondoren, gure instalazioak eta zerbitzuak gozatu ditzazkezue, nahi izanez gero, 18: 00ak arte.


- Partzelak:

  • Sarrerak 12: 00etatik aurrera.
  • Irteerak 12: 00ak baino lehen. Instalazio eta zerbitzuak erabili nahi izanez gero, eguneko bisita ordaindu beharko da (helduak 6€ eta umeak 5€). Partzela libre egotekotan, erabili daiteke 18:00ak arte.

 

Alojamendua:  

  • Oheko arropa eta eskuoihalak EZ daude sartuta.
  • Prezioan sartuta dagoen ostatu bakoitzeko ibilgailu bat onartzen da. Ibilgailu osagarri oro dagoen tarifaren arabera erregistratu eta ordaindu beharko da.
  • 2 Pet Friendly alojamendu daude.

 

Aldaketak erreserban:  

Erreserbaren edozein aldaketa idatziz eskatu eta info@aritzaleku.com helbidera bidali beharko da. Erreserben Departamentuak emailez baieztatu beharko dio aldaketa, aldaketa eraginkorra izan dadin. Ez da onartuko aldaketarik telefonoz. Datuen segurtasunarekin eta babesarekin lotutako arrazoiengatik, erreserba egiteko erabili zen email beretik datozen aldaketak baino ez dira onartuko, edo email horretara kopian doazenak.

 

EZEZTAPEN POLITIKA

  • Iritsi baino 15 egun lehenago, doainik, aurreratutako %100a bueltatuko da.
  • Erreserbatutako data baino 7-14 egun bitartean, fidantzaren zenbatekoa gordetzen da (gehienez urtebeteko epean kontsumitu beharrekoa)
  • Epe hori igarota, iritsi baino 7 egun lehenago, ez da itzuliko fidantza.

 

Zer egin behar dugu erreserba bertan behera utzi nahi badugu? 

Deuseztapena idatziz egin beharko da info@aritzaleku.com emailera idatziz, "Deuseztapena + erreserba zenbakia" gaiaz eta arrazoiak azalduz. Inolaz ere ez dira deuseztapenik telefonoz onartuko. Segurtasun eta datuen babesagatik, erreserba egin zeneko email beretik jasotako deuseztapenak baino ez dira onartuko.

Aurreratutako diruaren zati bat jasotzeko eskubiderik izatekotan, modu honetan egingo da:

  • Gehienez 4 hilabete lehenago txartelaz ordaindutako aurrerapenetan, segurtasunagatik itzulpena txartel berera egingo da.
  • Txartelarekin ordaindutako aurrerapenak. Txartelaren datuak emateko bide bera erabiliko da dirua itzultzeko.
  • 4 hilabete baino lehenagoko aurrerapenei dagokien itzulpenak transferentziaz egingo dira eta kontu korrontearen IBAN zenbakia beharko dugu.

 

+34 672 392 188