Menua
Erreserbak
Erreserbak

Maiz egiten diren galderak
Zein ordutan da ostatuen sarrera eta irteera? Eta partzelenak?

Ostatuak:

  • Sarrera: 15:00etatik aurrera. (Lehenago iristen bazarete, check-ina egin dezakegu eta gure instalazioez gozatu)

  • Irteera: 11:00ak baino lehen.

Partzelak:

  • Sarrera: 12:00etatik aurrera.

  • Irteera: 12:00ak baino lehen.


Egunerako lagunak edo senideak etor daitezke?

Bai, eguna pasatzera etor daitezke:
7,50 € heldu bakoitzeko eta 6,50 € haur bakoitzeko (4 eta 12 urte bitartekoak).

Aparkalekua barne dago.


Animaliak onartzen dira?

Gehienez 2 maskota onartzen dira kokapen bakoitzeko.

  • Kanpalekuan: 2,60 €/gau

  • Ostatuetan: Pet Friendly diren ostatuetan onartzen dira, 6,50 €/gau


Ostatuetan ohe-arropa eta eskuoihalak sartzen dira?

Ez, ez daude barne.

Harreran alokatu daitezke:

  • Ohe bikoitzeko izara: 8,35 €

  • Ohe bakarreko izara: 6,45 €

  • Eskuoihal sorta: 4,65 €

Mantak badaude.


Zein ordutara arte sar daiteke ibilgailuarekin Campingera?

Ibilgailuen sarrera 7:00etatik 23:00etara da.


Badago supermerkaturik Camping-ean?

Bai, egonaldiaz gozatzeko behar duzun guztia dugu.


Badago taberna-jatetxerik Camping-ean?

Bai. Erreserbak egiteko: 948 390 057
Menú hemen ikus dezakezu: aritzaleku.com/restaurante


Taberna-jatetxera joan daiteke ostatuan egon gabe?

Noski, pozik artatuko zaituztegu.


Badago garbigailu eta lehorgailurik Camping-ean?

Bai:

  • Garbigailuak: 4 €

  • Lehorgailuak: 3 €


Non aloka daiteke uretako materiala?

Nafarroako Bela Eskolan, urtegiaren ertzean bertan, Camping Aritzalekun.
Webgunea: escuelanavarradevela.com
Telefonoa: 689 701 495


Barbakoak egin daitezke?

Bai, horretarako prestatutako hiru gune ditugu.
Ikatzarekin bakarrik egin daitezke.
Ez da baimenduta barbakoak egitea partzeletan, soilik baimendutako guneetan.


Bizikletak aloka daitezke?

Bai, BTT bizikletak gurekin:

  • 15 € / 4 ordu

  • 22 € / egun osoa

Bizikleta elektrikoak alokatzeko, jarri harremanetan Mendi E-bike-rekin:
Webgunea edo 622 297 322


Zein ordutan mantendu behar da isiltasuna?

Gaueko 12:00etatik aurrera, isiltasun osoa.


Zein da zaindariarekin harremanetan jartzeko telefonoa?

Telefonoa: 686 699 133


Erreserbak egin daitezke?

Noski, aurretiko erreserba egitea gomendatzen dugu.
Gure webgunearen bidez: www.aritzaleku.com

+34 672 392 188