Menua
Erreserbak
Erreserbak

POD kabinak

Gozatu naturaz bere osotasunean gure egurrezko PODetan ostatu hartuz. Kabina atsegin hauek espazio bero, intimo eta ingurunean ezin hobeto integratua eskaintzen dute, deskonektatzeko eta lasaitzeko aproposa. Diseinu sinple eta funtzionalak esperientzia desberdin, eroso eta kanpin klasikoaren estilora oso hurbila sortzen du.

Familiarekin edo lagunekin egun batzuk igarotzeko modu paregabea da, aire zabalaz gozatuz erosotasunari uko egin gabe eta naturaren erdian egonaldi berezi bat biziz.

Oinarrizko hozkailua, sukaldeko oinarrizko tresneria eta kanpoko sukaldea barne.

Ez du barne hartzen: oheko arropa, eskuoihalak, ezta ur-hartunea ere. (Inguruko zerbitzu komunalen erabilera)

Aukeran, oheko arropa eta eskuoihalak alokatzeko aukera dago.

Ez dira maskotak onartzen.

Erreserbatu orain

Kanpinan mapa

Aritzaleku Kanpinean alojamendu aukera guztiak eskaintzeko ahalegin handia egin dugu. Kanpinera datozen guztiak euren beharretara egokitutako eskaintza izan dezatena nahi dugu.

Ongi lotutako hiru zerbitzu-eraikin atondu dira eta karabanentzako elektrizitate eta uradun partzelak dituen akanpatzeko gune zabala diseinatu da ere.

Neurri ezberdinetako zurezko Bungalowak ditugu behar duzun guztiaz horniturik: 

  • sukaldea
  • dutxadun komuna
  • berogailua
  • lorategia

Gure instalazioak udan nahiz neguko egun hotzetan eroso egoteko egokitu dira, bizitza-kalitatea bermatuz.

Horrez gain, Aritzalekun logela anitzak ditugu talde handiak ere literatan hartzeko.

+34 672 392 188